2.6.09

TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON

Gaur egun, merkatuan txistuko hainbat CD aurkitu ditzakegu. Pertsonak askorentzat ezezagunak izango dira, hala ere, hauek entzutea merezi du.


Gaurkoan, pailazoak izateaz aparte txistulariak diren Txirri, Mirri eta Txiribitonek "PETIRI DANBOLIN" lana kaleratu dute.


Petiri Danbolin bilduma honetan urteetan zehar txistu doinuaz sortutako abestiak jarri dituzte. Lehendik argitara emandakoak dira denak, baina gehienak aspalditik ez zeuden merkatuan eta eskuratzeko zailak gertatzen ziren. Azken batean txistulari edo pailazo izatea oso antzeko jardunak dira hirukote honen ustez. Besteei bizitza alaitu egin behar diete.

Hauek dira Cd-an aurkitu daitezkeen kantak: Baratzeko pikuak, Sagarra, Idiarena, Han urrun etxe poxpola, Erromako zubia margotzen, Euskal Herriko mendiak, Ilargi Amandrea, Euskaldun makila, Petiri Danbolin, Pilotan, Agur Xiberua eta Atzo atzo.


Cd-ari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu zaitezte http://www.txirrimirrietatxiribiton.com/ webgunean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario