7.6.09

EUSKAL MUSIKA TRESNEN DESKRIBAPEN LABURRA

"Scribd"-en begiratzen egon naiz eta dokumentu nahiko interesgarria aurkitu dut. Bertan Euskal musika tresnen deskribapena agertzen da ( txistua, danbolina, atabala, trikitixa...).
Dokumentua oso laburra eta irakurtzeko erreza da. Gainera tresna bakoitzaren argazkia agertzen da. Animatu zaitezte era irakurri ezazue!!!

EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK api_user_11797_Trebatzaile euskara musika tresnak basque music instruments

6.6.09

NIK SORTUTAKO TXISTUARI BURUZKO POWER POINT-A

ORAINGO HONETAN NIK EGINDAKO POWER POINT LABUR BAT DAUKAZUE. BERTAN, TXISTUA ZER DEN, NOLA HARTU... OSO SINPLEKI AZALDUTA AGERTZEN DA. ESPERO DUT BALIAGARRIA IZATEA. (LAN HAU SLIDE SHARE-N ESKEGI DUT, BERAZ BERTAN AURKITU DITZAKEZUE).


TEKNOLOGIA BERRIAK GURE GAUR EGUNGO GIZARTEAN

Hona hemen teknologia berriekin erlazionatutako mapa kontzeptuala.Honen bidez ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizarteari buruzko informazioa azaltzen dizuet.

3.6.09

TXISTUAREN EZAUGARRIAK

NOLAKOA DA EGUNGO TXISTUA?




FA tonuan afinatutako txistu baten iduri lagungarria damaizuet. Neurriak milimetrotan daude. Ikus daitekeenez barneko zuloa zilindrikoa da. Zura ebanoki edo ezpelkia izan ohi da, batzuetan gai sintetikoez ere egin daiteke. Erabiltzen diren metalak, latoi, alpaka edo zilarrezkoak dira.

TXISTUAREN EZAUGARRIAK:


Aspaldiko txistuak neurri askokoak izan bide ziren, baina gureganaino hiru neurri estandarizatu iritsi dira: berez Txistua dena (FA edo FA# tonuetan afinatua) Silbotea (SIb, SI edo DO tonuetan afinatua, hots txistua baino laudun edo bostun batez. baxuago afinatua) eta Txirula (hau beti DO tonuan afinatua), silbotea baino zortzidun batez zorrotzago afinatuta. Musikatresna hauetariko bakoitzak bere berezitasunak badauzkan arren digitazioa ber-bera dute hirurek.

Txirulaz bestalde, hau zurezkoa baita osoki eta zati bakarrekoa, gainerako musikatresnak zatika egiten dira, honela tonalitatez aldatzeko beheko zatia aldatzea aski da goikoa beti ber-bera erabiliko delarik Maizen erabilitako zura ebanokia da, nahiz eta ezpelki eta eltzaurkia (intxaurkia) erabili ohi diren, are metala eta plastikoa ere! Osagai metalikoei gagozkielarik. kromatuak izaten dira eta musikatresnetan diren onenetan zilarrezkoak

Txistua bezalako musikatresna baten afinazioa, hots, giltzarik ez duen eta hiru zulo soil-soilik dituen musikatresna baten afinazioa jotzailearen mende dago neurri haundian. Hala ere ezinbertzekoa da musikatresnaren oinarrizko afinazioa ona izatea, honetarako ikerketa zein proba franko egin da edozein tonalidadetan afinatuta jotzeko gauza diren gaur egungo musikatresnak erdiesteko.

"NIEBLA Y CRISTAL"




Mikel Aranburu txistulari, dantzari eta ikertzailea "Niebla y cristal" liburua argitaratu du.Bertan esku bakarreko flauta eta danbolinak osatutako bikotearen ibilbide historikoa, Europako beste lurraldeetako anai-arrebekiko loturak eta lehengo eta oraingo txistularien berri jaso du bertan.

Txistu kontzertua durangon!!!

Ekainaren 13a, Larunbata, 20:00etan San Agustin Kultur gunean Txistuko kontzertua egongo da.Bertan txistua eta pianoa, txistu banda... entzuteko aukera paregabea izango dugu. Hona hemen Txistularien elkarteko web orrialdetik ateratako egitaraua:

EGITARAUA:
LEHENENGO PARTEA

TXISTU ETA PIANOA
PIANOJOLEA: Maite Villate
1. NAFARROAKO HIRU EUSKAL KANTA *-Alaba begira -Bortian Ahüzki -Astoa heldu bortutik
Joaquín Á. Lecumberri
Txistularia: Sergio Torices
2. IHARDUNETAN * Sabin Salaberri
Txistularia: Roberto Alvarez
3. BIZKAIA * Martin Zalba
Txistularia: Ortzi Torices
4. URDINPEAN * Jon G. Etxeandia
Txistulariak: Sergio Torices (Tx 1.a), Ortzi Torices (Tx 2.a), Iñaki Martin (Silb)
5. SOKAMUTILA * Jose Luis Franzesena
Txistularia: Gorka Zabaleta
TXISTU BANDA
6. SONATA Nº 6 * Rodrigo A. de Santiago
I.- Allegro tranquilo II.- Andante (molto espresivo)
III.- Minue (reposado) IV.- Final (Allº rítmico)
INTERPRETEAK: Sergio Torices (Txistu 1.a), Aitor Amilibia (Txistu 2.a), Iñaki Martin (Silbotea), Alex Gonzalez (Atabala)
INTERMEDIO
“DURANGO HIRIA” TXISTURAKO KONPOSIZIO 5. LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

1.go SARIA “ZAIN” (Txistu eta Pianoa) Musikagilea: URTZI IRAIZOZ
2. SARIA: “JOSTE-TAN” (Txistu 2 eta Danbolinak) Musikagilea: URTZI IRAIZOZ
3. SARIA: “INSOMNIO” (Txistu eta Hari Laukotea) Musikagilea: DAVID CANTALEJO
BIGARREN PARTEA:

FLAUTA ETA PIANOA. DÚO ICEBERG: Antonio Iñigo (Flauta); David Cantalejo (Pianoa)
7. SONATA PARA FLAUTA Y PIANO Francis Poulenc
I.- Allegro malinconico II. - Cantinela III. - Presto giocoso
8. SEGUNDA SONATA PARA FLAUTA Y PIANO, Opus 12 David Cantalejo
I.- “Nostalgia” – Andante nostálgico, lontano II.- “Sempiterno” – Presto enérgico
* Estreinaldi munidalak

2.6.09

TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON

Gaur egun, merkatuan txistuko hainbat CD aurkitu ditzakegu. Pertsonak askorentzat ezezagunak izango dira, hala ere, hauek entzutea merezi du.


Gaurkoan, pailazoak izateaz aparte txistulariak diren Txirri, Mirri eta Txiribitonek "PETIRI DANBOLIN" lana kaleratu dute.


Petiri Danbolin bilduma honetan urteetan zehar txistu doinuaz sortutako abestiak jarri dituzte. Lehendik argitara emandakoak dira denak, baina gehienak aspalditik ez zeuden merkatuan eta eskuratzeko zailak gertatzen ziren. Azken batean txistulari edo pailazo izatea oso antzeko jardunak dira hirukote honen ustez. Besteei bizitza alaitu egin behar diete.

Hauek dira Cd-an aurkitu daitezkeen kantak: Baratzeko pikuak, Sagarra, Idiarena, Han urrun etxe poxpola, Erromako zubia margotzen, Euskal Herriko mendiak, Ilargi Amandrea, Euskaldun makila, Petiri Danbolin, Pilotan, Agur Xiberua eta Atzo atzo.


Cd-ari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu zaitezte http://www.txirrimirrietatxiribiton.com/ webgunean.