24.5.09

YOUTUBE-RA IGOTAKO BIDEOA

Nire ordenagailuan bilatzen egon naiz ea gaiarekin erlazionatuta dagoen bideo interesgarririk dudan, baina ez da horrela izan. Orduan Windows Movie Maker- ekin, 6-7 argazkiz osatutako bideotxo bat prestatu eta You tube-ra igo dut. Hona hemen emaitza:

17.5.09

Rodrigo Alfredo de Santiago


Rodrigo Alfredo de Santiago Majo Barakaldon jaio zen 1907ko irailaren 23an, familia musikazale baten barruan. Musika ikasketak egin zituen Bilboko Musika Kontserbatorioan, non 13 urterekin matrikulatu zen. Solfeoa, biolina,ganbera musika, kontrapuntoa, fuga eta konposizioa, orkestratzea eta zuzendaritza, harmonia eta folklorea ikasi zuen. Izandako irakasle guztiek markatu zuten, baina bereziki Guiridik . Rodrigoren maisu handia izan zen eta adiskidetasun harreman estua izan zuen berarekin. Guridiri eskainiko zion bere obra nabarmenetako bat: Launakua “Euskal fantasia”, 1926. Biolinaz gainera, pianoa, klarinetea eta txistua menderatzen zituen.

Euskal Herrian eman zituen lehen urratsak eta bertan lortu zituen lehen arrakastak. 17 urte besterik ez zuela eta orandik musika ikasten ari zela, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren biolinista izendatu zuten oposizio bidez. Geroago, 1930ean, Erandioko (Bizkaia) Musika Akademiako eta Udal Bandako zuzendariordea izan zen, eta Murgiako (Bizkaia) Udal Bandako zuzendaria 1931tik 1936ra, arauzko adina izan gabe eta oposizio-lehiaketa bidez lorturiko postua.

Instrumentista moduan bibolina, pianoa, klarinetea eta txistua dominatu zituen.

Txistuari dagokionez, obra asko konposatu zituen musika trena honentzat.Bere garaian berritzaileak izan ziren bere obrak ahots guztiek beraien garrantzia baitzuten, hau da, ordurarte izandako eskema ( 1go ahotsaren garrantzia ) " apurtu" zuen.

Hona hemen Rodrigo Alfredo de Santiagoren Sonata en FA obra.




TXSTULARIAK:Aitor Amilibia, Sergio Torices eta Ortzi Torices

Txisturako zeinbait partitura.


Hona hemen interneten bidez ohain lortu daitezkeen txisturako zenbait partitura.Ea baliagarria egiten zaizkizuen.

TXISTURAKO METODOLOGIA BERRIA!


Txistuaren kasuan ez da material berri asko sortu. Gasteizko Folklore Akademiak txistua jotzen ikasteko material didaktiko berriak aurkeztu du: TXISTUKA.
Gazteizko bost irakasleek sortu duten lana daukagu. Hauek material berria sortu eta lehendik zegoena modatu egin dute.
Beraien lana 3 liburutan batu dute. Hiru liburu hauek 5 cd-rekin batera etortzen dira. Cd horietan liburuetan datozen kantuetatik aparte,bakoitzari dagokion akonpainamendu harmoniko-erritmikoa ere badator. Honekin guztiarekin ikaskuntza- irakaskuntza prozesua erraztu nahi da.