17.5.09

Rodrigo Alfredo de Santiago


Rodrigo Alfredo de Santiago Majo Barakaldon jaio zen 1907ko irailaren 23an, familia musikazale baten barruan. Musika ikasketak egin zituen Bilboko Musika Kontserbatorioan, non 13 urterekin matrikulatu zen. Solfeoa, biolina,ganbera musika, kontrapuntoa, fuga eta konposizioa, orkestratzea eta zuzendaritza, harmonia eta folklorea ikasi zuen. Izandako irakasle guztiek markatu zuten, baina bereziki Guiridik . Rodrigoren maisu handia izan zen eta adiskidetasun harreman estua izan zuen berarekin. Guridiri eskainiko zion bere obra nabarmenetako bat: Launakua “Euskal fantasia”, 1926. Biolinaz gainera, pianoa, klarinetea eta txistua menderatzen zituen.

Euskal Herrian eman zituen lehen urratsak eta bertan lortu zituen lehen arrakastak. 17 urte besterik ez zuela eta orandik musika ikasten ari zela, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren biolinista izendatu zuten oposizio bidez. Geroago, 1930ean, Erandioko (Bizkaia) Musika Akademiako eta Udal Bandako zuzendariordea izan zen, eta Murgiako (Bizkaia) Udal Bandako zuzendaria 1931tik 1936ra, arauzko adina izan gabe eta oposizio-lehiaketa bidez lorturiko postua.

Instrumentista moduan bibolina, pianoa, klarinetea eta txistua dominatu zituen.

Txistuari dagokionez, obra asko konposatu zituen musika trena honentzat.Bere garaian berritzaileak izan ziren bere obrak ahots guztiek beraien garrantzia baitzuten, hau da, ordurarte izandako eskema ( 1go ahotsaren garrantzia ) " apurtu" zuen.

Hona hemen Rodrigo Alfredo de Santiagoren Sonata en FA obra.




TXSTULARIAK:Aitor Amilibia, Sergio Torices eta Ortzi Torices

No hay comentarios:

Publicar un comentario