3.6.09

TXISTUAREN EZAUGARRIAK

NOLAKOA DA EGUNGO TXISTUA?




FA tonuan afinatutako txistu baten iduri lagungarria damaizuet. Neurriak milimetrotan daude. Ikus daitekeenez barneko zuloa zilindrikoa da. Zura ebanoki edo ezpelkia izan ohi da, batzuetan gai sintetikoez ere egin daiteke. Erabiltzen diren metalak, latoi, alpaka edo zilarrezkoak dira.

TXISTUAREN EZAUGARRIAK:


Aspaldiko txistuak neurri askokoak izan bide ziren, baina gureganaino hiru neurri estandarizatu iritsi dira: berez Txistua dena (FA edo FA# tonuetan afinatua) Silbotea (SIb, SI edo DO tonuetan afinatua, hots txistua baino laudun edo bostun batez. baxuago afinatua) eta Txirula (hau beti DO tonuan afinatua), silbotea baino zortzidun batez zorrotzago afinatuta. Musikatresna hauetariko bakoitzak bere berezitasunak badauzkan arren digitazioa ber-bera dute hirurek.

Txirulaz bestalde, hau zurezkoa baita osoki eta zati bakarrekoa, gainerako musikatresnak zatika egiten dira, honela tonalitatez aldatzeko beheko zatia aldatzea aski da goikoa beti ber-bera erabiliko delarik Maizen erabilitako zura ebanokia da, nahiz eta ezpelki eta eltzaurkia (intxaurkia) erabili ohi diren, are metala eta plastikoa ere! Osagai metalikoei gagozkielarik. kromatuak izaten dira eta musikatresnetan diren onenetan zilarrezkoak

Txistua bezalako musikatresna baten afinazioa, hots, giltzarik ez duen eta hiru zulo soil-soilik dituen musikatresna baten afinazioa jotzailearen mende dago neurri haundian. Hala ere ezinbertzekoa da musikatresnaren oinarrizko afinazioa ona izatea, honetarako ikerketa zein proba franko egin da edozein tonalidadetan afinatuta jotzeko gauza diren gaur egungo musikatresnak erdiesteko.

2 comentarios: