"Scribd"-en begiratzen egon naiz eta dokumentu nahiko interesgarria aurkitu dut. Bertan Euskal musika tresnen deskribapena agertzen da ( txistua, danbolina, atabala, trikitixa...).
Dokumentua oso laburra eta irakurtzeko erreza da. Gainera tresna bakoitzaren argazkia agertzen da. Animatu zaitezte era irakurri ezazue!!!
EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK
7.6.09
6.6.09
NIK SORTUTAKO TXISTUARI BURUZKO POWER POINT-A
ORAINGO HONETAN NIK EGINDAKO POWER POINT LABUR BAT DAUKAZUE. BERTAN, TXISTUA ZER DEN, NOLA HARTU... OSO SINPLEKI AZALDUTA AGERTZEN DA. ESPERO DUT BALIAGARRIA IZATEA. (LAN HAU SLIDE SHARE-N ESKEGI DUT, BERAZ BERTAN AURKITU DITZAKEZUE).
TXISTU ETA DANBOLINA
View more Keynote presentations from sagasti.
Etiquetas:
nola jo?,
Power point,
Slide share,
zelan hartu?
TEKNOLOGIA BERRIAK GURE GAUR EGUNGO GIZARTEAN
Hona hemen teknologia berriekin erlazionatutako mapa kontzeptuala.Honen bidez ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizarteari buruzko informazioa azaltzen dizuet.
Etiquetas:
Alfabetatze digitala,
E-Learning,
ezagutzaren gizartea,
Teknologia berriak,
web2.0
3.6.09
TXISTUAREN EZAUGARRIAK
NOLAKOA DA EGUNGO TXISTUA?
FA tonuan afinatutako txistu baten iduri lagungarria damaizuet. Neurriak milimetrotan daude. Ikus daitekeenez barneko zuloa zilindrikoa da. Zura ebanoki edo ezpelkia izan ohi da, batzuetan gai sintetikoez ere egin daiteke. Erabiltzen diren metalak, latoi, alpaka edo zilarrezkoak dira.
TXISTUAREN EZAUGARRIAK:
Aspaldiko txistuak neurri askokoak izan bide ziren, baina gureganaino hiru neurri estandarizatu iritsi dira: berez Txistua dena (FA edo FA# tonuetan afinatua) Silbotea (SIb, SI edo DO tonuetan afinatua, hots txistua baino laudun edo bostun batez. baxuago afinatua) eta Txirula (hau beti DO tonuan afinatua), silbotea baino zortzidun batez zorrotzago afinatuta. Musikatresna hauetariko bakoitzak bere berezitasunak badauzkan arren digitazioa ber-bera dute hirurek.
Txirulaz bestalde, hau zurezkoa baita osoki eta zati bakarrekoa, gainerako musikatresnak zatika egiten dira, honela tonalitatez aldatzeko beheko zatia aldatzea aski da goikoa beti ber-bera erabiliko delarik Maizen erabilitako zura ebanokia da, nahiz eta ezpelki eta eltzaurkia (intxaurkia) erabili ohi diren, are metala eta plastikoa ere! Osagai metalikoei gagozkielarik. kromatuak izaten dira eta musikatresnetan diren onenetan zilarrezkoak
Txistua bezalako musikatresna baten afinazioa, hots, giltzarik ez duen eta hiru zulo soil-soilik dituen musikatresna baten afinazioa jotzailearen mende dago neurri haundian. Hala ere ezinbertzekoa da musikatresnaren oinarrizko afinazioa ona izatea, honetarako ikerketa zein proba franko egin da edozein tonalidadetan afinatuta jotzeko gauza diren gaur egungo musikatresnak erdiesteko.

afinazioa,
digitazioa,
ebanoa,
Ezagarriak,
neurria,
silbotea,
tonua
"NIEBLA Y CRISTAL"
Mikel Aranburu txistulari, dantzari eta ikertzailea "Niebla y cristal" liburua argitaratu du.Bertan esku bakarreko flauta eta danbolinak osatutako bikotearen ibilbide historikoa, Europako beste lurraldeetako anai-arrebekiko loturak eta lehengo eta oraingo txistularien berri jaso du bertan.
Txistu kontzertua durangon!!!
Ekainaren 13a, Larunbata, 20:00etan San Agustin Kultur gunean Txistuko kontzertua egongo da.Bertan txistua eta pianoa, txistu banda... entzuteko aukera paregabea izango dugu. Hona hemen Txistularien elkarteko web orrialdetik ateratako egitaraua:
EGITARAUA: LEHENENGO PARTEA TXISTU ETA PIANOA PIANOJOLEA: Maite Villate 1. NAFARROAKO HIRU EUSKAL KANTA *-Alaba begira -Bortian Ahüzki -Astoa heldu bortutik Joaquín Á. Lecumberri Txistularia: Sergio Torices 2. IHARDUNETAN * Sabin Salaberri Txistularia: Roberto Alvarez 3. BIZKAIA * Martin Zalba Txistularia: Ortzi Torices 4. URDINPEAN * Jon G. Etxeandia Txistulariak: Sergio Torices (Tx 1.a), Ortzi Torices (Tx 2.a), Iñaki Martin (Silb) 5. SOKAMUTILA * Jose Luis Franzesena Txistularia: Gorka Zabaleta TXISTU BANDA 6. SONATA Nº 6 * Rodrigo A. de Santiago I.- Allegro tranquilo II.- Andante (molto espresivo) III.- Minue (reposado) IV.- Final (Allº rítmico) INTERPRETEAK: Sergio Torices (Txistu 1.a), Aitor Amilibia (Txistu 2.a), Iñaki Martin (Silbotea), Alex Gonzalez (Atabala) INTERMEDIO “DURANGO HIRIA” TXISTURAKO KONPOSIZIO 5. LEHIAKETAREN SARI BANAKETA 1.go SARIA “ZAIN” (Txistu eta Pianoa) Musikagilea: URTZI IRAIZOZ 2. SARIA: “JOSTE-TAN” (Txistu 2 eta Danbolinak) Musikagilea: URTZI IRAIZOZ 3. SARIA: “INSOMNIO” (Txistu eta Hari Laukotea) Musikagilea: DAVID CANTALEJO BIGARREN PARTEA: FLAUTA ETA PIANOA. DÚO ICEBERG: Antonio Iñigo (Flauta); David Cantalejo (Pianoa) 7. SONATA PARA FLAUTA Y PIANO Francis Poulenc I.- Allegro malinconico II. - Cantinela III. - Presto giocoso 8. SEGUNDA SONATA PARA FLAUTA Y PIANO, Opus 12 David Cantalejo I.- “Nostalgia” – Andante nostálgico, lontano II.- “Sempiterno” – Presto enérgico * Estreinaldi munidalak |
Etiquetas:
Errepertorioa,
Kontzertua,
Txistu banda,
txistua eta pianoa
2.6.09
TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON
Gaur egun, merkatuan txistuko hainbat CD aurkitu ditzakegu. Pertsonak askorentzat ezezagunak izango dira, hala ere, hauek entzutea merezi du.
Gaurkoan, pailazoak izateaz aparte txistulariak diren Txirri, Mirri eta Txiribitonek "PETIRI DANBOLIN" lana kaleratu dute.
Petiri Danbolin bilduma honetan urteetan zehar txistu doinuaz sortutako abestiak jarri dituzte. Lehendik argitara emandakoak dira denak, baina gehienak aspalditik ez zeuden merkatuan eta eskuratzeko zailak gertatzen ziren. Azken batean txistulari edo pailazo izatea oso antzeko jardunak dira hirukote honen ustez. Besteei bizitza alaitu egin behar diete.
Hauek dira Cd-an aurkitu daitezkeen kantak: Baratzeko pikuak, Sagarra, Idiarena, Han urrun etxe poxpola, Erromako zubia margotzen, Euskal Herriko mendiak, Ilargi Amandrea, Euskaldun makila, Petiri Danbolin, Pilotan, Agur Xiberua eta Atzo atzo.
Cd-ari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu zaitezte http://www.txirrimirrietatxiribiton.com/ webgunean.
Etiquetas:
CD,
Petiri danbolin,
Txirri Mirri eta Txiribiton,
Webgunea
24.5.09
YOUTUBE-RA IGOTAKO BIDEOA
Nire ordenagailuan bilatzen egon naiz ea gaiarekin erlazionatuta dagoen bideo interesgarririk dudan, baina ez da horrela izan. Orduan Windows Movie Maker- ekin, 6-7 argazkiz osatutako bideotxo bat prestatu eta You tube-ra igo dut. Hona hemen emaitza:
17.5.09
Rodrigo Alfredo de Santiago
Rodrigo Alfredo de Santiago Majo Barakaldon jaio zen 1907ko irailaren 23an, familia musikazale baten barruan. Musika ikasketak egin zituen Bilboko Musika Kontserbatorioan, non 13 urterekin matrikulatu zen. Solfeoa, biolina,ganbera musika, kontrapuntoa, fuga eta konposizioa, orkestratzea eta zuzendaritza, harmonia eta folklorea ikasi zuen. Izandako irakasle guztiek markatu zuten, baina bereziki Guiridik . Rodrigoren maisu handia izan zen eta adiskidetasun harreman estua izan zuen berarekin. Guridiri eskainiko zion bere obra nabarmenetako bat: Launakua “Euskal fantasia”, 1926. Biolinaz gainera, pianoa, klarinetea eta txistua menderatzen zituen.
Euskal Herrian eman zituen lehen urratsak eta bertan lortu zituen lehen arrakastak. 17 urte besterik ez zuela eta orandik musika ikasten ari zela, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren biolinista izendatu zuten oposizio bidez. Geroago, 1930ean, Erandioko (Bizkaia) Musika Akademiako eta Udal Bandako zuzendariordea izan zen, eta Murgiako (Bizkaia) Udal Bandako zuzendaria 1931tik 1936ra, arauzko adina izan gabe eta oposizio-lehiaketa bidez lorturiko postua.
Instrumentista moduan bibolina, pianoa, klarinetea eta txistua dominatu zituen.
Txistuari dagokionez, obra asko konposatu zituen musika trena honentzat.Bere garaian berritzaileak izan ziren bere obrak ahots guztiek beraien garrantzia baitzuten, hau da, ordurarte izandako eskema ( 1go ahotsaren garrantzia ) " apurtu" zuen.
Hona hemen Rodrigo Alfredo de Santiagoren Sonata en FA obra.
TXSTULARIAK:Aitor Amilibia, Sergio Torices eta Ortzi Torices
Etiquetas:
berrikuntzak,
biografia,
konposagilea,
Rodrigo Alfredo de Santiago
Txisturako zeinbait partitura.
TXISTURAKO METODOLOGIA BERRIA!
Txistuaren kasuan ez da material berri asko sortu. Gasteizko Folklore Akademiak txistua jotzen ikasteko material didaktiko berriak aurkeztu du: TXISTUKA.
Gazteizko bost irakasleek sortu duten lana daukagu. Hauek material berria sortu eta lehendik zegoena modatu egin dute.
Beraien lana 3 liburutan batu dute. Hiru liburu hauek 5 cd-rekin batera etortzen dira. Cd horietan liburuetan datozen kantuetatik aparte,bakoitzari dagokion akonpainamendu harmoniko-erritmikoa ere badator. Honekin guztiarekin ikaskuntza- irakaskuntza prozesua erraztu nahi da.
26.2.09
Alegiako txistulariak
Hona hemen slidesharen aurkitutako Power point interesgarri bat. Bertan Alegiako zeinbait txistularien biografia agertzen da ( non jaio ziren, norekin ikasi zuten...) Espero dut baliagarria izatea.
Alegiako Txistulariakppt
View more OpenOffice presentations from ibusg.
Gogo biziaz
Askoren ustez, txistua euskal folklorerako (euskal dantzetarako) soilik erabili daitekeen musika tresna da. Hurrengo bideo honetan ikusi daiteke nola mota askotako obrak jo daitezkeen tresna honekin.
Bideoan Francisco Ibañez-en obra daukagu.Txistu eta Pianorako obra da.Berziztu Txistuzale Elkarteak Durangon antolatutako "Txistua XXI. Mendean"kontzertuan estreinatutako obra.
Txistularia: Fernando Aurrekoetxea
Pianojolea: Maite Villate

Suscribirse a:
Entradas (Atom)